Ezkerraldea

CLIMATHON SPS PROIEKTUA

Ezkerraldeko hiru udal (Sestao, Portugalete eta Santurtzi) Climathon europar ekimenarekin bat egin dute eta herritarrak klima-aldaketari buruzko ideiak garatzeko proiektu batean parte hartzera gonbidatzen dituzte. Climathon programa Europako hiriei zuzentzen zaie, klima-aldaketaren erronka globalak hiri mailan lantzea proposatuz. Esteka honen bidez, Climathon 2020ri buruzko Europako webgunera sar zaitezke.

Climathon SPS-k 2030 urtera begira CO2 emisioak %50era murrizteko helburua izango du ardatz. Ekimena azaroaren 13an aurkeztuko da eta parte-hartzaileei hiru lan-saiotan zehar proposatutako gaiaren inguruan hausnartzeko eta ideiak garatzeko gonbidapena luzatuko zaie.

Deialdia ikasleei, ekintzaileei, profesionalei eta herriko elkarteei zuzentzen zaie. Lan-saioak lau ordukoak izango dira eta azaroaren 27an, abenduaren 4an eta abenduaren 11n ospatuko dira (ostiralak) 10:00etatik 14:00etara.

Ideia irabazleak laguntza jasoko du Sestao, Portugalete eta Santurtziko udalen eskutik. Ideiaren bideragarritasuna aztertuko da, eta proiektua martxan jartzeko aukera ere baloratuko da. Gainera, ideiarik onenak Europa mailako Climathon Awards sarietara aurkeztu ahal izango dira.

Informazio gehiago: info@climathonsps.com

BERRIAK