Ideathoiak Alfredo Bezos profesionalak dinamizatuko ditu. Alfredo komunikazioan aditua da, eta taldeak eta erakundeak laguntzen ditu aldaketa prozesu ezberdinetan. Eskarmentu handia dauka enpresa eta erakundeekin batera jasangarritasuna, energia trantsizioa eta ekonomia zirkularra landu eta integratzen.

Climathon-ean landuko ditugun erronkak aurkezteko, atmosferara CO2 emisiorik handienak isurtzen dituzten 4 sektore kritikoenak hartuko ditugu ardatz:

GARRAIOA

ENERGIA

ERAIKUNTZA

INDUSTRIA

Lau sektore hauek inpaktu garrantzitsua dute Sestao, Portugalete eta Santurtziko hiriguneetan. Beraz, inpaktu hauek gure inguruan nola murriztu daitezkeen aztertuko dugu, eta bide batez, mundo osoko emisioak murrizten ere lagunduko dugu.

Parte-hartzaile bakoitzak erronka hauetako bat aukeratu ahal izango du:

ERRONKA 1

MUGIKORTASUN JASANGARRIA

Mugikortasun jasangarriak hiritarrek garraio publiko eta pribatua zentzuz erabiltzeko pentsatuta dauden prozesu eta ekimen ezberdinak barne hartzen ditu.

Ibilgailu pribatuaren erabilera murrizten duten estrategia eta mugikortasun modelo berriak aztertu ahal izango ditugu, alternatiba ezberdinak kudeaketa sistema bakar batean integratuz.

Ingurugiro arazoengandik babestuz, hiri bizigarri eta konektatuak lortzea izango dugu helburu.

ERRONKA 3

ERAIKUNTZA ETA ETXEBIZITZA

Etxebizitzak – estatu mailako ikerketen arabera – atmosferara isurtzen diren berotegi-efektuko gasen % 7aren arduradunak dira. Kutsadura mailarik altuenak neguan berogailuak erabiltzen ditugunean eta udan aire girotua pizten dugunean nabaritzen dira.

Gure eraikinetan CO2 emisioak murrizten lagunduko diguten estrategia eta ekimenak aztertuko ditugu. Adibidez: eraikuntza eta birgaikuntza eredu eraginkorragoak, energia garbidun instalazioak, hurbileko industriaren soberazko beroaren erabilera, etab.

Biztanleriaren artean aurreztearen kultura eta energia-eraginkortasuna sustatzeko ideiak garatzeko aukera izango dugu.

ERRONKA 2

ENERGIA

Gure eredu energetikoak hainbat erronka dauzka: klima-aldaketa, erregai fosilen erreseben agortzea, energiaren erabilera maila lokalean eta globalean eta trantzisio honen egokitzapena gizartean eta ekonomian.

Premiazkoa da gure energia-ereduaren aldaketa egitea, eraginkortasun energetikoa lortuz eta energía-iturri berriztagarriei lehentasuna emanez.

Hiriko espazioetan energia aurreztea, eraginkortasun energetikoa lortzea eta energia berriztagarridun sistemak instalatzeko estrategia eta proiektuak aztertu ahal izango ditugu. Nola erabili ditzakegu hiriko espazio eta eraikinak elektrizitatearen sorkuntza partekatua, garbia eta guk geuk kudeatua izan dadin?

ERRONKA 4

INDUSTRIA

Industriak berebiziko garrantzia izan du eta dauka Sestao, Portugalete eta Santurtzi herrietan. Enpresa garrantzitsuak daude, Bilboko portua ere, eta honen inguruan hamaika instalazio eta azpiegitura.

Industriaren inpaktua honako arloetan eman ohi da: Airea, Ura, Hondakinak eta Energia. Lau arlo hauekin lotutako estrategia eta proposamenak landuko ditugu ingurugirora egindako emisioak murrizteko, uraren kudeaketa hobetzeko eta kontsumoa eraginkorragoa izan dadin, beti energia garbiak erabiliz.

Ekonomia zirkularreantz abiatzeko ideiak garatu ahal izango ditugu, gure enpresak espazio jasangarriak eta inguruarekiko eta ingurugiroarekiko arduratsuak izan daitezen.

Ideathon 1

Ideathon 1

Introducción, y presentación de la dinámica Temática y contexto: ¿Qué proyectos se pueden lanzar en Ezkerraldea para ayudar a reducir el 50% de CO2 para el 2030? Presentación de participantes, propuestas iniciales y creación de grupos Dinamización y orientación de los...

read more
Ideathon 2

Ideathon 2

Repaso de la sesión anterior Los grupos trabajan para seguir desarrolando sus ideas Conclusiones y cierre de la sesión

read more
Ideathon 3

Ideathon 3

Repaso de la sesión anterior Los grupos ultiman los detalles de su propuesta Presentación final de todas las soluciones ante el jurado Comentarios, conclusiones y cierre del proyecto

read more

HURRENGO EKITALDIAK

urria 2021
AAAOOLI
     1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
« Ira   Aza »

Categories

  • Ez dago kategoriarik