IZEN-EMATEAK

Sestao, Portugalete eta Santurtziko udalek Climathon SPS programan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Klima-aldaketaren inguruan hausnartuko dugu eta ideia berrien garapena bultzatuko dugu.

Datozen asteotan online lan egingo dugu ideia berritzaileak garatzeko eta honako erronkari erantzuna emateko:

Zelan murriztu ditzakegu CO2 emisioak erdira hemendik eta 2030 urtera?

  • Ikaslea, ekintzailea, profesionala edo herriko elkarte bateko partaide bazara…
  • Klima-aldaketan gure herrietan duen inpaktuak kezkatzen bazaitu…
  • Jendea ezagutu eta ideia berritzaileak garatzeko hausnarketa prozesu batean parte hartu nahi baduzu…

Proiektu hau zuretzat da!

Zure ideia irabazlea bada, Sestao, Portugalete eta Santurtziko udalek ideiaren bideragarritasuna aztertuko dute eta martxan jartzeko laguntza emango dizute.